[itzul] Discapacitado

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Uzt 6, 11:22:10, CEST 2004


Niri ordea erabilera nahiko peioratiboa duela iruditzen zait (Elhuyarrekin jarraituz, bertan dituen adibideak ikustea besterik ez dago), eta horregatik iruditzen zait egokiagoa minusbaliatu. Esan bezala, zuren aukeran, Paul.
  ----- Original Message ----- 
  From: z-nikolas a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Tuesday, July 06, 2004 11:17 AM
  Subject: RE: [itzul] Discapacitado


              Nik, ordea, "ezgai"ren bidetik joko nukeela uste dut. Horren aldeko arrazoia honako hau: "Minusbaliatu" hitzarekin izan dezakeen alde peioratiboa kendu nahi izan da, baina euskaraz badugu nola esan hori, eta zergatik jo behar dugu mailegura ?. Ezgai gordinagoa da, agian, baina nahiko zabaldua dagoela uste dut  eta ez dut uste erabilpen peioratiborik duen. Zuk aztertu eta egokienarekin geratu. Ondo izan. Zelai



  -----Mensaje original-----
  De: txema [mailto:txeyarza a bildua telefonica.net] 
  Enviado el: martes, 06 de julio de 2004 11:08
  Para: ItzuL
  Asunto: Re: [itzul] Discapacitado



  Ba kasu horietan bereziki Elhuyarren bideari jarraituko nioke nik, bai discapicitado bai pertsona con discapacidad (azken batean, gauza bera dir) adierazteko, eta zenbait erakundek ere bide beretik jo dute, Euskaltermen ikus dezakezunez.

        eu 
       Bizkaiko Lurraldeko Minusbaliatuen Erregistroa (Bizkaiko Foru Aldundia, 2002; Gizartekintza Saila) 
       
        es 
       Registro de la Población con Discapacidad en el Territorio de Bizkaia (Diputación Foral de Bizkaia, 2002; Departamento de Acción Social) 



        Elbarri, ezindu eta antzekoak inválido adierazteko gorde daitezke 
       

    ----- Original Message ----- 

    From: Paúl Picado 

    To: ItzuL 

    Sent: Tuesday, July 06, 2004 10:54 AM

    Subject: RE: [itzul] Discapacitado



          Egun on, nire asmoa zen jakitea testuingururik ez dagoen kasuetan zelan erabiliko zenuketen. Testuingurua dagoenean, noski, era ezberdinetara jar daiteke. Hala ere, askotan "discapacitado" hitzak "elbarri" esnahiaren alde jotzen du.   
         

         



    Paúl Picado Moreno    


----------------------------------------------------------------------------




         
              


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040706/9f4886f6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago