[itzul] RE: % zenbakiari lotuta ala aparte
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
As, Uzt 6, 11:30:49, CEST 2004
Kaixo lagunak:
Alfontso Mujikak azalpen sakon eta zabala, eskertzekoa, ematen
du aurreko puntuari buruz, baina azkenean "lotuta ala aparte" galderari
buruz bi ondorio azaltzen ditu: Elhuyarrek "aparte" eta Euskaldunek
Egunkariaren Estilo Liburuak "lotuta" darabiltela.
Ondoko hau iritzia bat baino ez da (loturik idaztearena) eta
apaltasunaz egina, baina arazo hau sortu zitzaigunean loturik idaztea
erabaki genuen, ondoko arrazoiengatik:
- Euskaltzaindiak oraindik ez omen du horretaz araurik eman.
- "Berria" aldizkarian loturik agertzen da beti: %25, %8...
* Euskal Gramatika Osoa -Zubiri 151. or. : "..ehunekoa adierazten duen
ikurra (%) zenbakiaren aurretik jartzen da (bien artean hutsunerik utzi
gabe)
* Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburua (2001), 83. or.: "Ehunekoak
zifraz ematen dira, % zeinua aurretik dutela (loturik): %5, %10...
* Zalantza-dantza (IVAP, 2001) liburuan ehunekoei buruz aritzen denean
loturik agertzen dira (ehunekoak), 25. or.: "Euskaltzaindiaren
arau-proposamen baten arabera, ehunekoetan bi kopuru agertuko zaizkigu
(%5)..."
* Eskerrik asko,
> ----------------------------------------------------------------------
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040706/31c5318d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago