[itzul] RE: % zenbakiari lotuta ala aparte
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
As, Uzt 6, 12:47:12, CEST 2004
Ni neu loturik idaztearen aldekoa naiz, eta hala erabili ohi dut. Bada
arrazoi praktiko bat gainera: aparte idatziz gero, gerta liteke (eta
gertatzen da) ehunekoaren sinboloa lerro baten amaieran suertatzea eta
zenbakia hurrengo lerroan.
Dena dela, eskolarako ikasmaterialetan bereiz idazten da, EIMAk halaxe
erabaki duelako bere gomendioetan.
X.
el 6/7/04 10:30, Arbizu Barona, Víctor en varbizu a bildua cajavital.es escribió:
Kaixo lagunak:
Alfontso Mujikak azalpen sakon eta zabala, eskertzekoa, ematen
du aurreko puntuari buruz, baina azkenean "lotuta ala aparte" galderari
buruz bi ondorio azaltzen ditu: Elhuyarrek "aparte" eta Euskaldunek
Egunkariaren Estilo Liburuak "lotuta" darabiltela.
Ondoko hau iritzia bat baino ez da (loturik idaztearena) eta
apaltasunaz egina, baina arazo hau sortu zitzaigunean loturik idaztea
erabaki genuen, ondoko arrazoiengatik:
- Euskaltzaindiak oraindik ez omen du horretaz araurik eman.
- "Berria" aldizkarian loturik agertzen da beti: %25, %8...
Euskal Gramatika Osoa -Zubiri 151. or. : "..ehunekoa adierazten duen ikurra
(%) zenbakiaren aurretik jartzen da (bien artean hutsunerik utzi gabe)
Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburua (2001), 83. or.: "Ehunekoak zifraz
ematen dira, % zeinua aurretik dutela (loturik): %5, %10...
Zalantza-dantza (IVAP, 2001) liburuan ehunekoei buruz aritzen denean loturik
agertzen dira (ehunekoak), 25. or.: "Euskaltzaindiaren arau-proposamen baten
arabera, ehunekoetan bi kopuru agertuko zaizkigu (%5)..."
Eskerrik asko,
----------------------------------------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040706/9bdda0f1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago