[itzul] Discapacitado

Joseba Erkizia jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Uzt 7, 09:25:26, CEST 2004


Osasunaren Mundu Erakundeak onartua duen "International Classification of Function, Disability and Health" (gaztelerazko bertsioan, "Clasificación Internacional del Funcionamiento, de la Discapacidad y de la Salud") sailkapenean argitzen da aurrerantzean nondik nora joango diren "discapacitado" eta kidekoen erabilerak eta adiera-eremuak.
Osasunaren Mundu Erakundeak lehendik argitaratua duen Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena osatzera dator sailkapen berri hau, eta osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetan mundu osoko profesionalek irizpide bateratuekin joka dezaten lortu nahi du.
GNS sailkapena UZEIk jarri zuen euskaraz j(1996), eta UZEI bera ari da sailkapen berria euskarara egokitzen, Jaurlaritzaren eta EAEko hiru aldundien enkarguz eta Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Atalak bultzatuta.
Udazkenerako izango da argitaratzeko prest, eta, beraz, laster izango dugu aukera, euskaraz ere, irizpide berberaz jokatzeko. 
  ----- Original Message ----- 
  From: Paúl Picado 
  To: ItzuL 
  Sent: Tuesday, July 06, 2004 11:51 AM
  Subject: Re: [itzul] Discapacitado


        Kaixo berriz ere, nire aukera jakin nahi baduzue, esan behar dizuet "ezgai-ren" alde egin dudala, "minusbaliotasun" hitzaren inguruan Zelaik egindako azalpenekin erabat ados bainago. Uste dut euskaraz era hobeetan jar daitekeela, eta ez diot eragozpenik ikuspen "ezgai" hitzari. 

        Euskalterm-ek askotan zalantzagarriak izan daitezkeen terminoak erabiltzen ditu. Gauza bera gertatu zen aspaldi agertu zen "fondo" hitzarekin: "Fondo Monetario Internacional" esateko, Euskalterm-ek "funtsa" aipatzen du, eta ez dut uste medioetan askotan entzungo duzuenik horrela, baizik eta Nazioarteko Moneta Fondoa.

        Dena den, mila esker. 
       



  Paúl Picado Moreno    



------------------------------------------------------------------------------

       
            

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040707/c714948d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago