Re: [itzul] "Indicador publico de renta de efectos múltiples"
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Or, Uzt 16, 01:30:57, CEST 2004
On 15 Jul 2004 at 13:16, z-nikolas a bildua ej-gv.es wrote:
> > eskubidea duzun ala ez jakiteko "salario minimo interprofesional" hori
> (Lanbide arteko gutxieneko soldata, euskaraz) hartzen zen kontuan eta
Gainerakoa bazter utzita, galdetu nahi nuke ea hor goian Euskaraz
adierazitako hori zuzena den; hiztegietan hala heldu da, baina ez dakit,
bada, ez dakit ez ote den Gaztelaniaz egin okerra Euskaraz ere gauzatu,
itzulpen "linguistikoa" egin delako, gehiegi nekatu gabe: zer du diru kopuru
horrek "interprofesionaletik"? Eta, "interprofesional" horrek Gaztelaniaz
adierazten duena adierazten duela, eta hitza esanahi zenbaitetarako
baliatzen dela ere, Euskaraz ez ote da hertsiki adierazten "lanbide(en)
arteko" zerbait dela, halakorik ez delarik? "Lanbide arteko", ez al da
"interprofesional" baino zehatzagoa?
Mikel Haranburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago