[itzul] Zirkuitu laburra

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Uzt 16, 12:41:12, CEST 2004


Hobe zuten Indiako gixajoek zirkuitu-etena izan balitz, eta ez
zirkuitulaburra. Zirkuitua eten balitz, ez zen suterik izango.
 
Ez dakit itzulpen-akatsa nondik nora sortu den, baina, badaezpada:
 
Gaztelaniaz, 'cortocircuito' eta 'cortacircuito', biak, erabiltzen dira,
baina termino desberdinak dira, eta esanahia ere zeharo desberdina dute.
Eta, maiz, bata bestearen ordez erabilita ikusten eta entzuten dira
gaztelaniaz.
 
'cortocircuito' -> 'zirkuitulaburra' (horrek sortzen ditu istripuak eta
suteak)
'cortacircuito' -> 'zirkuitu-ebakitzaile, fusible'
 
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
 
 
Berria-n "zirkuitu-eten" erabili dute
 
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040716/e98a8d2e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago