[itzul] gl > eu itzultzea legezkoa ote?

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Eka 9, 11:27:50, CEST 2004


Igandean akaso ikusiko dugu ea erdaratik euskarara itzultzea posible den
herri honetan, ala debekatua dagoen. Galizieratik gerta daitekeen itzulpen
baten harira diot...

Galiziako hautagaitza batek, Nos-Unidade Popular delakoak, bere izenean
inskribatuko ditu 3000 apoderatu Euskal Herrian, HZko jendeak legez kanpo
utzi dituzten botoak ontatzeko,

Apoderatu horiek ezingo dute, diot nik, HZ-ren akreditaziorik erakutsi,
baina bai ordea, Nos-Unidade Popularrenak. Derrigorra ere izango da,
akaso, akreditazioa bistan eroatea. Hortaz, legea estu betez, pentsatzen
dut guztiz legala izango dela apoderatuak bularrean zera dioen
akreditazioarekin azaltzea: GU, HERRI BATASUNA.

Edo beharbada ez, beharbada galiziera baimendua egongo da, baina euskarazko
itzulpena debekatua egongo da.

Luistxo






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago