[itzul] gl > eu itzultzea legezkoa ote?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Eka 9, 14:20:53, CEST 2004


> Apoderatu horiek ezingo dute, diot nik, HZ-ren akreditaziorik erakutsi,
> baina bai ordea, Nos-Unidade Popularrenak. Derrigorra ere izango da,
> akaso, akreditazioa bistan eroatea. Hortaz, legea estu betez, pentsatzen
> dut guztiz legala izango dela apoderatuak bularrean zera dioen
> akreditazioarekin azaltzea: GU, HERRI BATASUNA.

Zalantza dut «Unidade Popular» euskaraz esateko modu bakarra «Herri 
Batasuna» ote den, adiera politikoan behintzat.

«Herritar(ren) Batasuna» ez genuke baztertu behar, «popular» hori 
oraindik «populus» hitzarekin loturik baitago. «Herri Batasuna» 
esamoldeak ez al du gehiago adierazten «unidade nacional»?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago