[itzul] gl > eu itzultzea legezkoa ote?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Eka 10, 10:32:30, CEST 2004


Luistxok:

>> Apoderatu horiek ezingo dute, diot nik, HZ-ren akreditaziorik erakutsi,
>> baina bai ordea, Nos-Unidade Popularrenak. Derrigorra ere izango da,
>> akaso, akreditazioa bistan eroatea. Hortaz, legea estu betez, pentsatzen
>> dut guztiz legala izango dela apoderatuak bularrean zera dioen
>> akreditazioarekin azaltzea: GU, HERRI BATASUNA.
> 

Gotzon Egiak:

> Zalantza dut «Unidade Popular» euskaraz esateko modu bakarra «Herri
> Batasuna» ote den, adiera politikoan behintzat.
> 
> «Herritar(ren) Batasuna» ez genuke baztertu behar, «popular» hori
> oraindik «populus» hitzarekin loturik baitago. «Herri Batasuna»
> esamoldeak ez al du gehiago adierazten «unidade nacional»?


Nik, berriz, uste dut Fernandezek proposatutako hori dela itzulpen
normalena. Eta are gehiago: HB sortu zenean, 78-79 alde hartan, izen
elebidunarekin sortu zen: Herri Batasuna-Unidad Popular. Nik behintzat
gogoratzen ditut izen erdaldunarekin ikusitako afixak, elkarrizketak eta
abar.

X.M.E.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago