ER: [itzul] Ciudades -región

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Eka 10, 12:54:59, CEST 2004


Hau bidali orduko, ikusi dut beste batzuek ohar xeheagoak eta egokiagoak
egin dituzuela, baina hona niri tarte horretan bururatua:

Ados, guztiz, adiera hori denean. Eta, nik uste, sakonago jo behar da, eta,
halakoetan bereziki, gaztelania eta frantsesa (hitz elkarketa "normala",
ezkerretikoa, ezinezko duten hizkuntza erromanikoak, alegiak) alde batera
utzi eta besteek zer egiten duten ikusi. Horren berri jakin behar dugu.

Bien bitartean, eta elkarketari eutsiz gero, "eskualde-hiri" zein
"hiri-eskualde", biak dira zuzenak, baina lehenbizikoa hiria da eta
bigarrena eskualdea. Kasu bietan ere, arriskua dugu, bestalde, pluralean
batez ere, hierarkiarik gabeko hitz-elkarte koordinazio hutsezkoa dela
ulertarazteko:

"eskualde-hirietan" (=eskualde eta/zein hirietan)

Erne ez bagabiltza, "zientzia-fikzio" bezalakoren bat baino ez dugu zuzen
emango; alegia gaztelaniak ingelesetik gaizki itzuli duena imitatuz txiripaz
asmatu, harako asto hark behin txirula jo omen zuen bezala.

Sakonago egin behar dugula igeri, alegia, hizkuntza-urpekariok,
"gizon-igel"ak (edo, zuzenago baina berdin desegoki, "igel-gizonak") irits
daitezkeen baino.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: txema
Bidalia: Osteguna, 2004.eko ekainak 10 11:24
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Ciudades -región


Egun on; nire ustez, hiri-erregio (edo hiri-eskualde) behar du, edo
egokiagoa iruditzen zait, hiri-estatu, makina-erreminta eta horrelako
hitz-elkarteei jarraiki.
Txema Yarza
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 10, 2004 11:06 AM
Subject: Re: [itzul] Ciudades -región



Segur aski, arazoa (ez da Itzulen lehenengo biderrez agertzen) _región_
adierazteko zein berba aukeratzean datza. Euskaraz hainbat erabiltzen dira:
eskualde, herrialde, leku, bailara, -herri (Goierri...)... Honako honetan,
zergatik ez azartu _erregio_ erabiltzera? Besterik ezean! Beste adartxo bat
hiri-erregio ala erregio-hiri behar duen...



Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago