Re: [itzul] Ciudades -región eskualde
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Eka 11, 12:42:19, CEST 2004
Niretzat, "erregio" hitza soberan dago, beste hainbeste aukera egonda.
Gainera, gogoan daukat, behin batean, Duvant euskaltzain osoak
erranikakoa: "erregio" hitz hori baztertu beharra. "hiri-eskualde"
jarriko nuke.
Mikel Morris, "erregio" hitzaren etsaia
On dijous, jun 10, 2004, at 11:23 Europe/Paris, txema wrote:
> Egun on; nire ustez, hiri-erregio (edo hiri-eskualde) behar du, edo
> egokiagoa iruditzen zait, hiri-estatu, makina-erreminta eta horrelako
> hitz-elkarteei jarraiki.
> Txema Yarza
> ----- Original Message -----
> From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, June 10, 2004 11:06 AM
> Subject: Re: [itzul] Ciudades -región
>
>
>
> Segur aski, arazoa (ez da Itzulen lehenengo biderrez agertzen) _región_
> adierazteko zein berba aukeratzean datza. Euskaraz hainbat erabiltzen
> dira:
> eskualde, herrialde, leku, bailara, -herri (Goierri...)... Honako
> honetan,
> zergatik ez azartu _erregio_ erabiltzera? Besterik ezean! Beste
> adartxo bat
> hiri-erregio ala erregio-hiri behar duen...
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>
>
*************************************************
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago