[itzul] erregioa eta telefono escacharrado

gilentxo gilentxo a bildua yahoo.it
Ast, Eka 10, 18:08:35, CEST 2004


Aupa. 

Bi kontu:

1- Nik ez dut txarto ikusten "erregio" hitza euskarara sartzea, azken batean nazioarteko samarra da. Beharbada, tradizio idatziari erreparaturik "errejio" idatzi beharko genuke (eta /e-rré-yi-ň/ ahoskatu?). Arazoa da halako hitza onartzea gaztelaniako  "región" eta "comarca" kontzeptuak espreski betetzeko. Horretan ere irudimen handiagoa beharko genuke.

Nik halako kasu korapilatsuetan honela egingo nuke:

-Aurrenik euskaraz ditugun hitzen eremu semantikoa ondo definitu (Euskal Herriaren baitan, baina ez Euskal Herriko frantses edo espainol alde administratiboen arabera): "herrialde", "eskualde", "aurkintza" (hitz hau ere ildo beretik doa).
-Bigarrenik, nazioarte osoan erkide (komunak) diren kontzeptuen izenak euskaraz erabaki.
-Azkenik Espainiako kontzeptuak (eta Frantziakoak) euskaraz moldatu (baita ere Euskal Herriko frantses edo espainol alde administratiboen arabera, eta espezifikoak direnak, besterik ezean, mailegutan hartu. 

2- Beraduegi izango da agian, baina dena den nire proposamena "telefono escacharrado"-rentzat "zorofonoa" da.

Garret.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040610/b9c99f54/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago