ER: [itzul] BATA ALA BESTEA. BATA ZEIN BESTEA
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Eka 18, 10:14:16, CEST 2004
Guztiz konforme interpretazio horiekin. Hala ere, uste dut ez dela
beharrezkoa ergatibozko agentearen eta datibozko pa(de)zientearen arteko
halako harreman formalik egotea aurretik: esaldiak berak lotzen ditu,
munduan loturarik ez dutenean ere: "Maltzurren batek platano-azal bat jarri
dit bidean, irrista nadin".
Eta arrazoi izango duzu noski pasatu egin naizela "NORI ikasi" horren
kontuan, eta nioena baino arruntagoa dela joskera hori. Beharbada, Anjel
Lertxundik oso sarri eta nik neuk inoiz erabili izan dugun antzeko molde
"ausartago"ren bat nahastu zait buruan, ez "ikasi"rekin, baizik beste aditz
batzuekin ere egokituz NORI kasua, bestelako joskeraren aldaera
trinkoagotzat, bestela ere ohikoa den jokaera haraxeago eramanez. Ez
datorkit oraintxe burura adibide errealik, baina honen ildotik:
"Jakin du (zein zen) haren asmoa" > "Jakin dio asmoa"
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Idoia
Bidalia: Osteguna, 2004.eko ekainak 17 18:42
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] BATA ALA BESTEA. BATA ZEIN BESTEA
Eskerrik asko, Juan, zure azalpenengatik. Hala ere:
Zuk diozu "errezeta hori amarengandik ikasi dut" naturalagoa iruditzen
zaizula "errezeta hori amari ikasi diot" baino. Are, lehenengo egitura
naturaltzat jo duzu eta, esan, bigarrenak aitzakiarik ez duela. Zergatik,
ordea? Gure amari inoiz entzun dizkiot "Nik hori esakunioi aittittei ikesi
notzan" bezalakoak. Nik bata zein bestea berdin erabiliko nituzke, baina ez
dakit zergatik; hau da, ez diet esanahi aldetik alde handirik ikusten. Beste
hauei, ordea, bai:
a.-Mirenek giltzak galdu dizkit (Interpretazio semantikoa: Ni naiz
kaltetua. Miren ondo ezagutzen dut, eta konfiantza handia dut beragan. Hala
ere, giltzak galdu dizkit; eta ez dakit nahita izan den ala
arduragabekeriagatik. ERGATIBO eta DATIBO egituretako protagonistek harreman
estua dute euren artean (Mirenek eta nik: lagunak, ama-alabak... gara), eta
DATIBOA da kaltetu)
b. Mirenek nire giltzak galdu ditu (Interpretazio semantikoa: Kaltetua
izaten jarraitzen dut; baina oraingoan ez dago hain harreman esturik
ERGATIBO eta DATIBOAREN artean)
a.-Aitorrek bazkaria prestatu dio aitonari (Harreman estua dago ERGATIBO
eta DATIBO egituren artean, eta DATIBOA da onuradun)
b.-Aitorrek bazkaria prestatu du aitonarentzat (Ez dago hain harreman
esturik ERGATIBO eta DATIBOAREN artean)
Zer iruditzen zaizue zuei? Txorakeria bat?
Idoia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040618/33e026d6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago