[itzul] BATA ALA BESTEA. BATA ZEIN BESTEA
Idoia
granada a bildua euskalnet.net
Ast, Eka 17, 18:41:31, CEST 2004
Eskerrik asko, Juan, zure azalpenengatik. Hala ere:
Zuk diozu "errezeta hori amarengandik ikasi dut" naturalagoa iruditzen zaizula "errezeta hori amari ikasi diot" baino. Are, lehenengo egitura naturaltzat jo duzu eta, esan, bigarrenak aitzakiarik ez duela. Zergatik, ordea? Gure amari inoiz entzun dizkiot "Nik hori esakunioi aittittei ikesi notzan" bezalakoak. Nik bata zein bestea berdin erabiliko nituzke, baina ez dakit zergatik; hau da, ez diet esanahi aldetik alde handirik ikusten. Beste hauei, ordea, bai:
a.-Mirenek giltzak galdu dizkit (Interpretazio semantikoa: Ni naiz kaltetua. Miren ondo ezagutzen dut, eta konfiantza handia dut beragan. Hala ere, giltzak galdu dizkit; eta ez dakit nahita izan den ala arduragabekeriagatik. ERGATIBO eta DATIBO egituretako protagonistek harreman estua dute euren artean (Mirenek eta nik: lagunak, ama-alabak... gara), eta DATIBOA da kaltetu)
b. Mirenek nire giltzak galdu ditu (Interpretazio semantikoa: Kaltetua izaten jarraitzen dut; baina oraingoan ez dago hain harreman esturik ERGATIBO eta DATIBOAREN artean)
a.-Aitorrek bazkaria prestatu dio aitonari (Harreman estua dago ERGATIBO eta DATIBO egituren artean, eta DATIBOA da onuradun)
b.-Aitorrek bazkaria prestatu du aitonarentzat (Ez dago hain harreman esturik ERGATIBO eta DATIBOAREN artean)
Zer iruditzen zaizue zuei? Txorakeria bat?
Idoia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040617/9b8421c6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago