[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 1 bilduma, 13. zenbakia
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Or, Eka 18, 10:56:26, CEST 2004
Egun on lagunak:
Ondoko azalpena jartzerakoan, Orozkoko haraneko euskararen ezagurri
batzuk gogoan izan ditut (Orozkok mugatzen du Zeberio). Bertan:
Zazpi be(h)i ekosi dodaz
" " " doguz
Beraz, argi dago pluraltasunarena. Are gehiago, kontrakzioei
erreparatzen badiegu:
(Egin behar dugu) > Inbiu (In bi u)
(Ikusiko dugu) > Ekosiku (Ekosi k u)
Ondorio -beste batzuek ere jarrita-: duguz > us
Bittor
> ------------------------------
>
> Message: 5
> Date: Wed, 16 Jun 2004 17:11:17 +0200 (CEST)
> From: Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es>
> Subject: [itzul] Zeberioko euskara
> To: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <20040616151117.64205.qmail a bildua web21107.mail.yahoo.com>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Arratsaldeon dialektologia kontu bat.
>
> Esaldi honetan: "Edurtzape mortalak ikusi us ta edurre be surie dala...".
> Lehen pertsonan ari da eta "ditut" dala suposatzen dut, lehenago "u" ere
> agertzen delako eta "dut" baita. Baina nire galdera da: us hori zer aditza
> den.
>
> Mila esker, aurrez.
>
>
>
>
> Paúl Picado Moreno
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040618/a78b50e8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago