[itzul] Visto, Resultando, Considerando

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Eka 22, 14:07:44, CEST 2004


Kaixo, antza mezuak jasotzen ditugula baliatuta:
Ebazpenetan, epaietan, eta abar, azaltzen diren formula horiek hainbat modutan ikusi izan ditugu, eta ikusten ditugu. Zertan dago kontua gaur egun? Itzuli behar al dira, esaterako Visto:X, X ikusi (aztertu?) dugu, Resultando:X, Hau honela, X(anaforikoa izaten denez, ez al luke Hori horrela behar?), Considerando:X, Honako hau(ek) kontuan harturik, X? Edo baztertu, eta paragrafoaren edukia itzultzearekin nahiko al da, batez ere Resultando-ren eta Considerando-ren kasuan? Ba al dago ezberdintasunik bi horien artean, bereizteko adina?
Inork ezer argitzerik badu, estimatuko nuke. Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040622/c5b4ba13/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago