[itzul] Visto, Resultando, Considerando

Ander Irizar airizar a bildua parlamento-navarra.es
As, Eka 22, 14:39:35, CEST 2004


"Resultando", modu "modernoagoan", "Hechos" da. "Considerando", berriz, "Fundamentos de derecho". Hau da, lehenbizi, gertakari batzuk, egitate batzuk, aipatu, eta, hurrengo, horiei aplikatzekoak zaizkien arauak edo argudio juridikoak eman ohi dira.

    Proposamena (gutxi gorabehera):
    
    Gertakariak ("Egitateak" ere jar dezakezu. Nik, "gertakariak" nahiago: argiagoa iruditzen zait)
    I.- 
    II.- 
    III.- 
    Zuzenbideko oinarriak/Arrazoibide juridikoak
    I.- 
    II.- 
    III.- 
    
Aurrekoak ikusirik eta kontuan hartuz, hau erabaki da: / Gertakari horiek ikusirik eta arrazoibide juridiko horiek kontuan hartuz, hau erabaki da:

Ander Irizar.


----- Original Message ----- 
  From: txema 
  To: Itzulist 
  Sent: Tuesday, June 22, 2004 2:07 PM
  Subject: [itzul] Visto, Resultando, Considerando


  Kaixo, antza mezuak jasotzen ditugula baliatuta:
  Ebazpenetan, epaietan, eta abar, azaltzen diren formula horiek hainbat modutan ikusi izan ditugu, eta ikusten ditugu. Zertan dago kontua gaur egun? Itzuli behar al dira, esaterako Visto:X, X ikusi (aztertu?) dugu, Resultando:X, Hau honela, X(anaforikoa izaten denez, ez al luke Hori horrela behar?), Considerando:X, Honako hau(ek) kontuan harturik, X? Edo baztertu, eta paragrafoaren edukia itzultzearekin nahiko al da, batez ere Resultando-ren eta Considerando-ren kasuan? Ba al dago ezberdintasunik bi horien artean, bereizteko adina?
  Inork ezer argitzerik badu, estimatuko nuke. Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040622/e0c6d4b9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago