[itzul] Visto, Resultando, Considerando

Juan Mari Iriondo Goti jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
As, Eka 22, 14:42:09, CEST 2004


Ikusirik, horren barruan sartu ohi dira administrazio ebazpen batean aipatu
behar diren gertaerak, egintzak eta prestatutako gauzak, txostenak,
memoriak, e.a. Nik Ikusirik erabili beharrean Honako hauek aztertuta: eta
gero zerrendan aipatu.

Kontuan Izanik: horren barruan sartu behar da administrazio erabakiaren
zioak, arrazoiak, lege oinarriak eta araudiak. Normalean badarabilt honela;
Kontuan izanik ondorengo hauek: (paragrafoen zerrenda)

Egitatezko oinarriak: (zerrenda) Considerandoak
  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de txema
  Enviado el: 2004ko junioren 22a 14:08
  Para: Itzulist
  Asunto: [itzul] Visto, Resultando, Considerando


  Kaixo, antza mezuak jasotzen ditugula baliatuta:
  Ebazpenetan, epaietan, eta abar, azaltzen diren formula horiek hainbat
modutan ikusi izan ditugu, eta ikusten ditugu. Zertan dago kontua gaur egun?
Itzuli behar al dira, esaterako Visto:X, X ikusi (aztertu?) dugu,
Resultando:X, Hau honela, X(anaforikoa izaten denez, ez al luke Hori horrela
behar?), Considerando:X, Honako hau(ek) kontuan harturik, X? Edo baztertu,
eta paragrafoaren edukia itzultzearekin nahiko al da, batez ere
Resultando-ren eta Considerando-ren kasuan? Ba al dago ezberdintasunik bi
horien artean, bereizteko adina?
  Inork ezer argitzerik badu, estimatuko nuke. Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040622/b9aacf75/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago