[itzul] Visto, Resultando, Considerando

Ander Irizar airizar a bildua parlamento-navarra.es
As, Eka 22, 15:51:07, CEST 2004


VISTO hori ez dakit oso ortodoxoa den. Edozein modutan, nik lehengo bidea
proposatuko dizut berriro ere.

    Ez-dakit-noren ekimenez, espedientea ireki da.

    GERTAKARIAK
    I.- Halako egunetan Departamentuan ez-dakit-zer sartu zen.
    II.- Zerbitzu teknikoek eskari hori aztertu eta ez-dakit-zer proposatu
zuten.
    III.-

    ZUZENBIDEKO OINARRIAK  / ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK
    I.- Ez-dakit-zeri buruzko legean ezarritakoaren arabera, halako aplikatu
behar da.
    II.- Hori aplikatuta, beste ez-dakit-zer legetan ezarritakoa betetzen
da; izan ere, ...
    III.-

Aurrekoak ikusirik eta kontuan hartuz [honekin denak biltzen dituzu],
zuzendariak hau erabaki du:




Ander Irizar.


----- Original Message -----
From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 22, 2004 3:26 PM
Subject: Re: [itzul] Visto, Resultando, Considerando


> Eskerrik asko hiruei.
> Adibide praktiko bat jarriko dut, zalantzak argitzeko. Demagun espediente
> bat dela:
>
> VISTO: el espediente abierto por iniciativa del señor fulanito
> RESULTANDO: Que en fecha tal entró en este Departamenteo la solicitud
número
> cual.
> RESULTANDO: Que los Servicios Técnicos han presentado su propuesta.
> CONSIDERANDO: Que de conformidada con lo establecido hay que aplicar tal
> ley.
> CONSIDERANDO: Que se cumple lo preceptuado en tal ley.
> El director tal RESUELVE:
>
> Berdin jokatu al zenukete kasu horretan? Ez al dago irizpide bateratu
> nagusirik-edo? Aipaturiko soluzio guztiak al dira zilegi? Nahitaez eman
> behar al dira formula horiek? Zer da joera nagusia gaur egun?
> Mila esker.
> ----- Original Message -----
> From: "Aitziber Eizagirre Arin" <eizagirre.a a bildua AJU.ej-gv.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, June 22, 2004 3:02 PM
> Subject: RE: [itzul] Visto, Resultando, Considerando
>
>
> Gaztelaniaz erabaki zuten, epaietan behintzat, visto, resultando eta
> considerando-ren ordez antecedentes, hechos eta fundamentos de derecho
> erabiliko zituztela (eta horrela da, garai batetik aurrerako epaietan
> horrela darabilte). Horien baliokideak aurrekariak, egitateak eta
> zuzenbideko oinarriak dira. Agian baliokidetza horretaz balia zaitezke.
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago