[itzul] Jarriozu

Txomin Errekatxo jag17647 a bildua yahoo.com
Ost, Eka 23, 00:24:03, CEST 2004


Kaixo, postaria:

"Jarriozu" (HIESaren esloganetik hartua) euskaraz
ederto dago eta oso ondo dator, gainera laburra da eta
hitz bakarrean emana, eta publizitaterako aproposa,
eta horraino dena ondo.

Bizkaieraz 'jarri eiozu' idazten dena 'jarriozu'
esaten da. Euskara batuan 'jar iezaiozu' edo 'jarri
iezaiozu' idazten dena... esango nuke 'jarriezaiozu'
edo 'jarriiezaiozu' esatekoa dela.

Dena dela, 'jarriozu' ez da euskara batua, oso forma
egokia da baina ez dut ikusi aditz batuaren
paradigmetan. Eta orain dator kontua: ez dado euskara
batuan 'jarriozu' modukoak erabiltzerik?

Uste dut erantzuna Nola? dela, hau da, ortodoxoegia
izatea dela pentsatuko du norbaitek baina Joxe Austin
Arrietari ikusi eta ikasitakoa da. Alegia, euskara
batuan 'jar iezaiozu' edo 'jarri iezaiozu' bada,
laburtzekotan "jar i'ozu" edo "jarri 'ozu" idatzi
beharko genuke. Zerbait falta dela adierazteko
erabiltzen baita komatxoa.

Kontraesanean jausten gara bestela, euskara batuan
gabiltzalakoan 'jarriozu', 'hartzazu', 'esaiguzu' edo
'eman dezaiogun bakea elkarri' bezalakoak horrela
erabiltzen baditugu. Oso hurbileko sentitzen ditugu
(batzuek beste batzuek baino hurbil-urrunagoko) eta
ustez bizitasuna ematen diote gure jardunari, baina
horien ordez 'jar(ri) iezaiozu', 'har(tu) ezazu',
'esaguzu' eta 'eman diezaiogun bakea elkarri' hautatu
zituzten hautatu zituztenek batasunerako.
Laburtzekotan laburtu izana adierazi behar litzateke
komatxoarekin, nire ustez.

Kontua da 'jarriozu', etorri, bizkaierazko 'jarri
eiozu'tik datorrela, ez euskara batuko 'jar iezaiozu'
ortodoxotik. "Jar i'ozu" arraroa egiten dela... Joxe
Austinen olerkiak ere bai lehen irakurraldian:
erabiliz gero ohituko ginateke ordea. Baina,
publizitatea publizitate... eta udako sugea suge.

Jon Agirre
Leioa


	
		
__________________________________
Do you Yahoo!?
New and Improved Yahoo! Mail - 100MB free storage!
http://promotions.yahoo.com/new_mail 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago