[itzul] Jarriozu

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Eka 23, 09:01:16, CEST 2004


Kanpaina hori gazteentzat egin dute batik bat, eta horrelakoetan ezin alden
bagaitezke ortodoxia zurrunetik, ez dakit inoiz egin ahalko den. Lehengoan
buruan ibili nuen zorioneko "urrutiko agintea". Ingelesez, ustez, remote
esaten diote, gaztelaniaz mando, eta euskaraz...  Hizkuntzaren ekonomia du
lege hizkuntzen bilakaerak; hizkuntza bizienak, jakina. Bizkaieratik
datorren, ez datorren, uste dut horretan oker zaudela; bateko, jarri eseri
da Mendebaldean, eta gipuzkoarrek esango dute halakoak erabiltzen dituzten,
baina baiezkoan nago.

Eman dezagun komiki bat egin behar dugula. Zer molde erabiliko ditugu?
- hartzazu, aizu, emaiozu, esazu
- har ezazu, adi ezazu, eman iezaiozu, esan ezazu 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040623/f9f97677/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago