[itzul] "Ingeniaritzan doktorea"

gilentxo gilentxo a bildua yahoo.it
Ost, Eka 23, 21:54:19, CEST 2004



"Ingurumen Ingeniaritzan doktorea" irakurri dut gaur Berrian, eta nago ez
ote den bortxatu samarra euskararentzat. Erderakada bat alegia. Niri
berezkoagoa zait "Ingurumen Ingenieritzako doktorea". Begira hau:



-doctor(a) en derecho        doctor of laws

-doctor(a) en filosofía        doctor of philosophy



Zer deritzozue?



Bestalde, gaur egun darabilgun "katedradun" Espainiako unibertsitate
sistemako "catedrático"-ren baliokidea dugu. Baina nazioarteko testuinguru
baterako baliagarria al zaigu? Nik uste dut ezetz. Zer iruditzen zaizue
"profesore"?





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago