[itzul] Kaleak deklinatzeko orduan, zer?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Eka 24, 08:22:42, CEST 2004


 > Barrenkalea, Goienkalea...
 >
 > Bukaerako -a horrek artikulu bezala jokatzen badu, "Barrenkaleko,
 > Barrenkalean..."
 >
 > Baina, Kalebarren, Kalegoi...
 >
 > Zelan?
 >
 > San Pedroak ospatuko dituzte Kalebarrenen
 >
 > ala
 >
 > San Pedroak ospatuko dituzte Kalebarrenean?

Batean zein bestean, iruditzen zait azkenerako egoera antzekoa dela. 
Toponimo –a dutenak, zahar askoak, hori dira: Hondarribia, Azpeitia, 
Azkoitia... Eredua or dago, nire ustez.

Zuk aipatzen dituzun kale izenak, izen propio izan arren, hitz arruntez 
daude osatuta. Beraz, «Barrenkalea» ipintzen badu kale kantoian, 
«Barrenkalean, Barrenkaleko» eta abar. «Kalegoi» ipintzen badu, 
«Kalegoien, Kalegoiko» eta abar.

Uste dut ez dugula beste irtenbiderik: bestela, laster hasiko gara 
«Plaza Berrin» eta «Plaza Berrian» bereizten, txartelean «Plaza Berri» 
edo «Plaza Berria» nola jartzen duean.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago