[itzul] zarpeado
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Al, Eka 28, 08:31:06, CEST 2004
Egun on,
Zerrenda horretan ez dago hitz bat bera ere alperrik, denak dira
igeltseritzako hitzak eta denak dira prozesu baten baitako ekintzak. Dena
dela, rasaetatu baino lehen zarpeatu egiten da.
Zarpeatzea eta raseatzea bi dira. Zarpeatzea da masa (porlan masa,
gehien-gehienean) paletarekin botatzea. Lehenbiziko geruza izaten denez,
latz-latz uzten da, hurrengo geruzak ondo heltzeko. Era berean, handiena
berdintzeko ere izaten da. Batzuetan, kanpoko hormak gogortzeko-eta ere
erabiltzen da, eta orduan bere horretan uzten da. Raseatzea, hitzak berak
dioen bezala, pareta berdintzea da. Maestrapean egiten da, bi maestraren
gainean erregela pasatuta. Hori ere ez da fin-fin uztea komeni, gainetik
luzitu egiten da eta: dela igeltsoarekin, dela porlan masarekin
(talotxatuta-edo). Luzitu beharrean, ordea, azulexuarekin, harriarekin edo
beste zerbaitekin ere estali daiteke, hau da, azulejatu edo entxapatu, guk
esaten diogun bezala; izan ere, azulexua hormakoari esaten baitiogu eta
baldosa lurrekoari, eta zerrenda honetako hitzak hormako prozesua
deskribatzen dute.
"Itzulpen
Zerbitzua" Para: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
<itzulpenzerbitzua@ cc:
bermeo.org> Asunto: [itzul] zarpeado
Enviado por:
itzul-bounces a bildua posta
ria.com
25/06/04 14.49
Por favor, responda
a ItzuL
Inork eman al du goiko hori euskaraz?
Hau da testuingurua: "Sustitución de toda clase de tabiques y paredes que
no afecten a la estructura del edificio y picado, raseado, zarpeado,
lucido, enchapado y embaldosado de los mismos..."
Eskerrik asko aldez aurretik,
Ardatz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago