[itzul] Superindarra

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Eka 29, 12:02:22, CEST 2004


Ez dago zertan; izan ere, superindarra idazten duzunean nahitaez ari zara
modu naturalean superrindarra ahoskatzen; uste dut hori dela arrazoia, eta
konturako zinen beste hainbat adibide dituzula euskeraz aurrizki horrekin,
superintendente, esaterako, eta kontu bera antzeko testuinguruetan, ze,
adibidez, Turkian egin berri den bileran Blairek izan ditu hainbat harreman,
eta ez Blairrek, silaba amaierako bokal aurreko r hori beti baita
dardarkaria, eta ez dago zertan idazterakoan bi r-ez markatu.
Txema Yarza
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 29, 2004 11:46 AM
Subject: [itzul] Superindarra


Uste dut arazo hau beste saihets batetik eztabaidatua dugula lehendik ere:

«superindarra» ala «superrindarra»? Nola idatzi eta nola esan?

Badirudi bokal aurreko r-ak dardarkari gogor egiten ditugula, hizketan
behintzat («hondar aleak», adibidez). «Super(r)indarra»-ren kasuan, hitz
bakarrean idatzi behar (?) denez gero, ez dut argi ikusten zein den
bidea: «superindarra» idatzi eta «superrindarra» ahoskatu?

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago