[itzul] Superindarra

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Eka 29, 12:19:33, CEST 2004


Elhuyar hiztegian, horrelakoak sistematikoki -r-  bakarraz eman ditugu.
Tradizio modernoan ez dago besterik. Garai batean zalantza egin zen, baina
gaur egun ez dago hor eztabaidarik. Hor dago kiroleko 'superarin', Fisikako
'supereroale, superoankortasun', Biologiako 'superordena' eta abar
(superegitura, superestratu, superintendente, superordenagailu...). 

Eta ahoskeran ere ez du ematen zalantza handirik dagoenik. Gotzonek aipatzen
duen «hondar aleak» bezala ahoskatu ohi dira goiko horiek ere (esango nuke
'supereroale'  ez dela 'erre' bezain gogor ahoskatzen, ezta 'superarin' ere
'papera' bezain bigun)

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el: martes 29 de junio de 2004 11:47
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Superindarra


Uste dut arazo hau beste saihets batetik eztabaidatua dugula lehendik ere:

«superindarra» ala «superrindarra»? Nola idatzi eta nola esan?

Badirudi bokal aurreko r-ak dardarkari gogor egiten ditugula, hizketan 
behintzat («hondar aleak», adibidez). «Super(r)indarra»-ren kasuan, hitz 
bakarrean idatzi behar (?) denez gero, ez dut argi ikusten zein den 
bidea: «superindarra» idatzi eta «superrindarra» ahoskatu?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago