[itzul] Zinpeko itzulpengintzari buruz

Xabier Sagarzazu xabier a bildua dalevueltas.net
As, Eka 29, 19:10:33, CEST 2004


Kaixo zerrendakideok:

Alde guztietan begira ibili naiz eta ez dut ezer aurkitzen. Euskarazko
zinpeko itzultzaile izateko azterketa edo prozesuari buruz zer esan
diezadakezue? Eusko Jaurlaritzak antolatzen al du oposaketa edo halako
zerbait? Noiz, nola eta zein baldintzetan iritsi ahal ninteke euskarazko
zinpeko itzultzaile izatera?

Madrilen nabil lanean duela urte batzu eta nahiko galduta nabil gai honetan,
zenbait lagun itzultzaileri ere galdetu diet eta ez dakite ezer seguru.

Norbaitek lagundu ahal nau?

Mila esker aldez aurretik

Xabier Sagarzazu




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago