[itzul] Die dreigroschen oper

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
As, Eka 29, 18:14:14, CEST 2004


Itzulpengintzan laguntza behar du eibartar batek...

>Bertold Brecht eta Kurt Weilen "Die dreigroschen oper" antzezlanaren
>titulua ingelesez "The three penny opera" itzuli izan da. Gazteleraz"La
>opera de tres peniques", seguraski ingelesezko itzulpenaren itzulpena.
>Frantsesez "L'opera de quat'sous" (lau sosen opera?).
>
>(...)
>tituluak funtsian adierazi gura dabena "diru gitxi" edo "huskeria bat" dala.
>
>Hala ba da, euskerazko itzulpena egiteko "Lamaiko operia" edo "Xemeiko
>operia" ondo egongo litzake? Kontuan hartuta lamaikoa (lau marabedikoa?)
>eta xemeikoa (sei marabedikoa?) Eibarren "huskerixia" esateko berbak
>izan dirala.

Alegia, itzulpen literala ala adaptatua, zein gomendatu behar zaio? (gero, 
badirudi, Eibarko euskaraz eman nahi duela, horregatik 'operia' 
artikuluarekin eta ez 'opera', baina hori bere aukera bat da azken batean).



Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 652 750 362

CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago