[itzul] Merezi

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Eka 30, 17:59:09, CEST 2004


"Ahalegina merezi du" ez dakit, baina "ahalegintzea merezi du"
("ahalegintzeak merezi du"ren "kaltetan"), behintzat, Euskaltzaindiaren
erabakia da (31. araua):
|------------------------------------+------------------------------------>
|                                    |                                    |
|                                    |                                    |
|                                    |                                    |
|                                    |                                    |
|merezi izan/ukan aditzaren osagarria|                                    |
|aditz izen bat denean (joatea,      |                                    |
|ikustea, egitea)                    |                                    |
|erabil bedi absolutiboa, eta ez     |                                    |
|ergatiboa, horrela erabiltzen baitu |                                    |
|herriak bere eguneroko hizkeran eta |                                    |
|horrela erabili izan baita          |                                    |
|euskararen tradizioan ere:          |                                    |
|------------------------------------+------------------------------------>
  >-------------------------------------------------------------------------------------------|
  |                                                                                           |
  >-------------------------------------------------------------------------------------------|



joatea merezi du
* joateak merezi du
ikastea merezi du
* ikasteak merezi du

Erabakia ez dakit egokia eta ongi funtsatua den ala ez, baina erabakia da.

Erabakiaren arrazonamenduan, oso gauza interesgarria esaten du (hori bai,
inondik ere), beti-beti kontuan hartzen ez dena (duguna):

|------------------------------------+------------------------------------>
|"Azken urteotan badirudi zalantzak  |                                    |
|sortu direla zenbait idazleren      |                                    |
|artean merezi izan/ukan aditzak duen|                                    |
|erregimenaz. Horrela, tradizioan    |                                    |
|ongi oinarritua dagoen ekartzea     |                                    |
|merezi du formaren ondoan hasi dira |                                    |
|sortzen eta hedatzen ekartzeak      |                                    |
|merezi du bezalakoak. Esan behar da |                                    |
|halakoak berriak direla, azken      |                                    |
|urteotan sortuak eta zenbait        |                                    |
|gramatikariren nola-halako gogoeten |                                    |
|ondorio. Ez da bereizketa hori      |                                    |
|gertatu leku batzuetan modu batera  |                                    |
|esaten delako, eta beste batzuetan, |                                    |
|ostera, bestera. Ez, badirudi       |                                    |
|gramatikaren itxurazko logikaz      |                                    |
|adizkiaren subjektu-ergatiboa       |                                    |
|izatearen ondorio gisa sortua dela".|                                    |
|                                    |                                    |
|Alegia, dagokigun arloan, "nola     |                                    |
|erabili beharko litzatekeen" baino  |                                    |
|egokiagoa datekeela, seguru asko,   |                                    |
|"nola erabiltzen (erabili izan) den"|                                    |
|                                    |                                    |
|Joserra                             |                                    |
|------------------------------------+------------------------------------>
  >-------------------------------------------------------------------------------------------|
  |                                                                                           |
  >-------------------------------------------------------------------------------------------|




Joserra



                                                                                                               
                      "LARRINAGA                                                                               
                      LARRAZABAL, ASIER"       Para:     'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>                          
                      <larrinaga_asier a bildua ei      cc:                                                             
                      tb.com>                  Asunto:   [itzul] Merezi                                        
                      Enviado por:                                                                             
                      itzul-bounces a bildua posta                                                                      
                      ria.com                                                                                  
                                                                                                               
                                                                                                               
                      30/06/04 14.19                                                                           
                      Por favor, responda                                                                      
                      a ItzuL                                                                                  
                                                                                                               





 Zalantza sartu zaigu:

<<ahaleginak merezi du>>

 ala

<<ahalegina merezi du>>?

 Asier Larrinaga





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago