[itzul] Merezi

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Eka 30, 17:56:16, CEST 2004


> Hor badago isilean osagai bat:
> (Zerbaitek) merezi du ahalegina.
> (Mendi-kaskoko ikusmirak) merezi du ahalegina.

Batez ere aditz izenarekin doanean: «merezi du saiatzea». 
Euskaltzaindiak erabakia da, gainera:

«Hau guztia kontuan hartuta, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: merezi 
izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, 
egitea) erabil bedi absolutiboa, eta ez ergatiboa, horrela erabiltzen 
baitu herriak bere eguneroko hizkeran eta horrela erabili izan baita 
euskararen tradizioan ere:

    Joatea merezi du.
    * Joateak merezi du.

    Ikastea merezi du.
    * Ikasteak merezi du.»

http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0031.htm

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago