[itzul] Bosgarren txahala bezala gelditu
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Or, Aza 5, 09:37:22, CET 2004
el 5/11/04 08:31, Rey Escalera, Fernando (Traductor BON) en
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es escribió:
Ilobak "bosgarren txahala bezala gelditu" zer ote den galdetu dit,
irakasleak ikertzeko eskatu baitie.
Ez dut inon aurkitu holakorik.
Aditu duzue inoiz? Zer esan nahi du horrek?
Eskerrik asko aldez aurretik
Fernando Rey.
Fernando Amezketarraren pasadizo bat da: nonbait lau lagun afaltzen hasi,
eta bera gonbidatuko zutelakoan baina ezer ez. Eta Fernandok orduan
kontatzen die nola egundokoa ikusi duen: behi batek bost txahal egin dituela
aldi berean; baina, sekulako arazoa daukatela: behiak lau titi, eta
bosgarren txahala begira egon behar.
Ez naiz baserrikoa eta ez dakit zehazki zenbat titi eta errape dituen
behiak, baina ipuina halako zerbait da, eta esaeraren jatorria ere bai.
Ulertzen da?
X.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041105/526d2304/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago