[itzul] Pindaro
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Or, Aza 5, 09:27:22, CET 2004
>
> EDEBE-GILTZA argitaletxearen KULTURA KLASIKOA DBH-4 liburuan (135.
> or.), Lehenengo Pitikoaren zati bat dago.
>
Liburu hori Gidor Bilbaok atondu zuen. Hona hemen pasartea:
[...] Orro dagite, beren amildegien
barru-barrutik, su eskuraezinaren
iturburu gardenenek; ibaiak
egunez ke-bolada beltzak
barreiatzen ditu eta gauean, gar gorrixka da
harkaitzak zalapartaz irauli eta narras
itsasoko zulo sakonera eramaten dituena.
Eta Hefestoren zorrotada ikaragarriak
goitik botatzen dituena, animalia hura da.
Mirari harrigarria da ikustea,
txundigarria aurrez aurre entzutea
gatibu hori, Etnaren gailur beltz hostotsuen
eta ordokiaren artean kartzelatua;
bera etzaten den tokian lurrak
bizkarra urratzen dio eta bizirik larrutzen.
zure gogoko izan nahi nuke, oi Zeus,
mendi honetako errege! Mendia soro emakorren
buru harroa da eta bere izena darama hurbileko
hiriak, loria ekarri zion sortzaile ohoretsuak
emanik; estadio pitikoan entzun baituzue,
Hieronen gurdi gaineko garaipena kantatu zuenean
oihulariak izendaturik. [...]
Pindaro. I. Pitikoa
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041105/4e49a044/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago