[itzul] Euskararen kalitatea, eta kalitate-kontrola

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
Al, Aza 8, 11:54:46, CET 2004


Belarriko mina ematen didan gipuzkoarrismo horietako bat: *geroz eta..., 
geroz-ta*

Euskaltzaindiak aspaldi dio *gero eta ...ago* dela, eta hala dago jasoa 
Hiztegi Batuan, baina hainbat tokitan ez dira enteratu.

Joan den astean berritu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea, eta 
http://www.gipuzkoa.net berrirako lema bat ere aukeratu dute: *Gero eta 
hurbilago.* Hala ageri da gunearen goiburuan.

Lema horrek kalitate-kontrola pasatu duela ematen du, baina ez erabatekoa: 
e-postaz bidaltzen duten buletinean, beste lema bat ageri da: *Geroz eta 
hurbilago.* Nire blog pertsonalean kargatu dudan irudian ikusten da nola:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/209

Kalitate kontrolak ez zuen buletinekoa detektatu, baina bai ordea 
webgunekoa, eta bada zerbait: zorionak dagokionari.

Izan ere, beste kalitate kontrol batzuk hobea izatea demostratu du 
euskararen gainekoak: joan den astean inauguratu zenean, Gipuzkoa.net ez 
zen egoki ikusten Mozilla nabigatzaile libre eta euskaratuarekin. 
Hiruzpalau egunen buruan etorri da zuzenketa, Sustatun agerian geratu den 
bezala: http://www.sustatu.com/1099392879/

Anekdotatxo bat besterik ez. Ondo izan.


Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 675 706 553

CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago