[itzul] musika

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Aza 9, 14:28:09, CET 2004


Italierazko "rappresentativo" adjectiboa = representativo (gaztelaniaz),
representativo (portugesez), repésentatif (frantsesez), representative
(ingelesez) eta repräsentativ (elmanieraz).
Errezitatiboari kontrajarriz, kantatu hutsa egin beharrean, kantatu ahala,
kantak dioenaren arabera antzeztea edo sentimenduak adieraztea baldin bada,
itzuli eta kito, ez? Esate baterako: adierazlea edo errepresentatiboa
(errezitatibo horrekin parekatuz-edo).

----- Original Message ----- 
From: <agurrutxaga a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 09, 2004 11:55 AM
Subject: Re: [itzul] musika


> http://www.music.vt.edu/musicdictionary/
>
> Stile rappresentativo
>
> A style of singing developed in the early Italian operas of the late 16th
> century that is more expressive than speech, but not as melodious as song.
> It is a dramatic recitative style of the early Baroque era in which
> melodies move freely over a foundation of simple chords.>
>
> -------------------------------------
>
> Barrokoaren 'recitative' delakoa 'errezitatibo' eman da euskaraz,
> izenerako zein izenondorako. 'rappresentativo' delako estiloa opera
> italiarraren ezaugarria da, eta ez dut uste arazorik legokeenik mailegu
> irentsi gabea erabiltzeko (are gehiago, egokiagoa litzatekeela uste dut;
> kontuan hartu, gainera, musikan italierazko hitzak bere horretan hartzen
> direla hainbatetan: 'accelerando', 'crescendo', 'prestissimo'...).
> Zalantza izan genezake, ordea, 'rappresentativo' izendapentzat hartuz
> gero, aposizioan erabili behar genukeen ('rappresentativo' estiloa, edo
> 'rappresentativo' delako estiloa), ala izenondo arruntzat. Uste dut hobe
> litzatekeela izenondo arruntzat hartzea, eta 'estilo rappresentativo'
> erabiltzea. Dena den eztbaidagarria izan daiteke.
> >
> >
> > Hainbat tetsuingurutan _rappresentativo_ eta _recitativo_ esangura
> > kidetzat
> > jotzen dituzte. Ez dakit zurean, baina.
> >
> > Karlos del Olmo
> > karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> > 943424286
> >
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago