[itzul] Epitafioak
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ost, Aza 10, 07:19:20, CET 2004
Bitxikeria moduan, zurearen harira, erdaraz dakar baina, Otxandioko
kanposatuko sarrerako ateburuan honako hau dio (kendu ez badute, behintzat):
"Lo que sois fuimos,
lo que somos seréis,
cuando menos lo penséis."
Presako itzulpen-jolasa eginda (sasi-errima mantendu nahian)...
"Zaretena izan ginen,
garena zaratekete,
berehala, pentsatzeke".
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 09, 2004 6:14 PM
Subject: Re: [itzul] Epitafioak
> > Arratsalde on, ba al dago epitafioak euskaraz idazteko eredurik edo
> > formularik?? Zer jarri daiteke "goian bego"eta "gogoan zaitugu"z gain??
>
> Aski duzu Berria-ko eskelen atalari pixka bat begiratzea; hor aurkituko
> duzu eredu ugari, erlijio ikuspegiko «goian bego» edo axola
> gutxi(-ago/-egi)ko «gogoan zaitugu» horietatik atera nahi baduzu.
>
> Niri beti iruditu zait fatalismo gogorrenekoa, egia gordina izan arren,
> «Urak dakarrena, urak daroa; lurrak emandakoa, lurrean gelditzen da».
> Uuffff!!! Zer esanik ez, kanposantu askoren atalburuan irakurtzen ahal
> diren esaldiak. Esate baterako, Donostiakoan: «Laster esango da
> zuengatik, gaur esan oi dana gugatik: ill ziran!!!».
>
> Tira, agian hanka sartzera noa, baina epitafioak txantxetan aritzeko eta
> adarra jotzeko ere esaldi aproposak dira. Adibidez:
>
> «Jaun Urlia
> Ezkondu eta urte betera hila.
> Haren emazteak, esker onez»
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago