[itzul] Epitafioak

Inaxio Usarralde euskarabi a bildua ordizia.org
Ost, Aza 10, 08:35:04, CET 2004


Gipuzkoako Goierri inguruko herriren batean (Gaintzan?) egin borobil hau jartzen omen du hilerriko ataburuan: GAUR NI BIHAR ZU 
Inazio

-----Mensaje original-----
De:	Gotzon Egia [SMTP:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el:	martes 9 de noviembre de 2004 18:14
Para:	ItzuL
Asunto:	Re: [itzul] Epitafioak

> Arratsalde on, ba al dago epitafioak euskaraz idazteko eredurik edo 
> formularik?? Zer jarri daiteke "goian bego"eta "gogoan zaitugu"z gain??

Aski duzu Berria-ko eskelen atalari pixka bat begiratzea; hor aurkituko 
duzu eredu ugari, erlijio ikuspegiko «goian bego» edo axola 
gutxi(-ago/-egi)ko «gogoan zaitugu» horietatik atera nahi baduzu.

Niri beti iruditu zait fatalismo gogorrenekoa, egia gordina izan arren, 
«Urak dakarrena, urak daroa; lurrak emandakoa, lurrean gelditzen da». 
Uuffff!!! Zer esanik ez, kanposantu askoren atalburuan irakurtzen ahal 
diren esaldiak. Esate baterako, Donostiakoan: «Laster esango da 
zuengatik, gaur esan oi dana gugatik: ill ziran!!!».

Tira, agian hanka sartzera noa, baina epitafioak txantxetan aritzeko eta 
adarra jotzeko ere esaldi aproposak dira. Adibidez:

«Jaun Urlia
Ezkondu eta urte betera hila.
Haren emazteak, esker onez»


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: application/ms-tnef
Tamaina: 2862 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041110/994131bb/attachment.bin>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago