[itzul] Manos Libres

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 10, 16:09:48, CET 2004


Nire iritziz, ez da izena+izenondoa egitura, adibidez, etxe handiak edo
herri politak bezala; izena+predikatua egitura dela deritzot. Orain zenbait
denbora esku artean izan genituen "próxima apertura" eta "parada solicitada"
bezalako egitura. Orduan (buruz nabil) 'irekiera hurbila' eta 'geldiadi
eskatua' gisako ordainak kritikatu genituen, eta 'irekiera hurbil' ('laster
irekiko dugu'...) eta "geldialdia eskatuta" ('gelditzeko eskatuta'...)
hobetsi.

 

Egitura berbera dela uste dut. Hau da, sakoneko esaldian ez dago, esate
baterako, "Aparatu edo telefono-sistema honek esku libreak utziko dizkizu"
"Aparatu edo telefono-sistema honek eskuak libre utziko dizkizu" baino.

 

Jon Agirre

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041110/fcefb3e0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago