[itzul] antolatua/antolatuta

agurrutxaga a bildua elhuyar.com agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 11, 12:32:57, CET 2004


'Antolatua dago' dela eta, ez dago inolako zalantzarik: zuzena eta jatorra
da. Ik. EGLU-II eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus bakuna.

Besterik da, ordea, 'antolatuta da'. Edo 'ikusita du'. Horrelakoak azken
urteotan entzuten eta irakurtzen hasiak gara, ez dira hain aspaldikoak.
Badaezpadakoak dira, oso. OEHn ez dugu aurkitu '-ta da' eta 'ta du'
modukorik. Bai '-(r)ik da' modukoak, ordea. Nire iritziz, '-ta dago' eta
'-ta dauka' modukoak dira '-ta'-rekin erabili diren eta erabiltzen diren
formak (eta ez 'izan' edo '*edun'-en adizkiak). Aditu batzuek azaldu izan
dute gai hau (adibidez, Juan Garzia, 'Joskera Lantegi' ezagunean). Nire
uste apalean, horrelakoak 'egon' eta 'eduki' aditzak batzuetan zuzenak ez
izatearen edo zuzenak ez direlako ustearen 'estrapolazioaren' ondorio
dira, 'hiperzuzenketak' alegia. Euskaltzaindiak esan behar luke, baina,
bizkitartean, uste dut hobe genukeela seguruak diren '-ta dago/dauka', '-a
dago/dauka' (edo, '-a da/du') erabiltzea.

> Ados Zelairekin ... neurri batean. Nire ustez, ez dago arazorik esateko:
>
>
>
> -          antolatuta dago
>
> -          antolatua da
>
>
>
> Eta  esan, esan daiteke "antolatua da". Esate baterako: Paulek antolatua
> da
> = Paulek antolatu (duen)a da
>
>
>
> Zalantza beste honetan (gero eta gehiagotan irakurtzen dena) egongo da:
> "antolatua dago"
>
>
>
> Nik ez dut horrelakorik erabiltzen, baina ondo edo txarto dagoen ...
>
>
>
> Azken batean, ni ekonomista xume bat baino ez naiz.
>
>
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>
> Eusko Jaurlaritza
>
>
>
> Tel: 945 01 90 56
>
> Fax: 945 01 90 62
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago