[itzul] Esku libreak

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Or, Aza 12, 08:54:32, CET 2004


Nola?? 

Euskaraz "eskuak libre" bada zerbait, eta erraz ulertzen da; "esku
libreak", berriz, zer izan daiteke? Nire ustez, ezer ez. 

"Arriba las manos" euskaraz "goian eskuak" esatea bezalatsu.

Nolanahi ere, oker egon naiteke, eta onartuko dut norbaitek esaldi
zentzuzko bat egiten badu "esku libreak" erabilita.


Bai, aipatutako erdara guztietan "esku libreak" esan nahi du (gustatu ala ez -niri neuri ez zait gustatzen-, eta hizkuntza probretzen badu ere).
Eta euskaraz, hiztunok (eta ez "letradunok") besterik bereganatzen ez dugun bitartean, esaldiak "asmatzekotan", erdaraz artikulurik gabe asmatzen direnen antzekoak "asma" daitezke:
"estoy encantado con mi manos libres"
"tu telefono tiene manos libres"
"le ofrecemos la opción manos libres"
Asmatzen jarduteko, "testu librea/askea", "ikasle/irakaskuntza librea/askea" eta antzeko egituretatik abia daiteke.

Hala ere, asmatzen hasita, "eskurik gabe" ere asma daiteke.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041112/2653bc36/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago