[itzul] antolatua/antolatuta
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Aza 12, 11:00:00, CET 2004
Denak zuzen. Eta mamu asko (beste bat, euskaraz eņerik ez zegoela).
Baina denak zuzen egon arren, azpimarratu nahi nuke mendebaldekoontzat argi
dagoena, eta norbaitzuek, dagoeneko, iradoki dutena: mendebaldean ez dugula
'antolatua dago' esaten, baina 'garbia dago' edo 'gozoa dago' ere ez. Hau da
adizlaguna erabiltzen dugu egon aditzarekin eta adjektiboa izan aditzarekin:
'antolatuta dago', 'garbi dago', 'gozo dago' eta 'antolatua da', 'garbia
da', 'gozoa da'. Esanahiak ere ez dira berberak.
Jon Agirre
Bizkaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041112/fccd7373/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago