[itzul] Esku libreak

agurrutxaga a bildua elhuyar.com agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Aza 12, 12:18:33, CET 2004


Zalantzarik ez daukat 'eskuak libre eduki' dela euskarazko adierazpide
jatorra (eta ez 'esku libreak eduki'). Baina 'eskuak libreko telefono'-ri
ez diot euskararen antzik hartzen. Asierrrek ederki azaldu du zergatik.
Hain zuzen ere, Asierrek hain egoki azaldu duen horrengatik guztiagatik
eman genuen 'esku libreko telefono' Euskaltelen Telekomunikazio Hiztegian,
aurreko mezu batean adierazi genuenez. Ez ginen iritsi 'telefono' hitzik
gabeko terminoaren formaraino. Nolanahi ere, nire iritzia da
'esku-libreko' litzatekeela euskarazko forma egokiena (marraz).

>
> 	Gramatikala zer den eta zer ez den eztabaidatzen hasi barik, nire
> ustez <<manos libres>>-ek dakarren arazoa bestelakoa da.
>
> 	Gauza baten izenak (= deitura) izena (=substantiboa / izen-sintagma)
> izen behar du.
>
> 	<<Eskuak libre>> ez da "izen-sintagma" bat, halandaze ez du balio
> tresna bati deitura emateko. Gaztelaniaz, berriz, ez dago arazorik 'izena
> +
> adberbioa' egitura (eta ia edozelako egiturak) "izentzeko": <<un manos
> libres>>, <<un corre-ve-y-dile>>, <<el 'aquí-te-pillo-y-aquí-te-mato' te
> puede dar más de un disgusto>>...
>
> 	<<Esku libreak>> daba "izen-sintagma", baina deitura moduan ez dauka
> nondik heldu, ez baitakigu nola deklinatu: <<'esku-libreak' bat erosi
> dut>>,
> <<nire esku-libreak-ak zureak baino gehiago balio du>>...
>
> 	Nire ustez, zentzuzkoena, <<esku libreko telefonoa>> egituratik
> abiatzea da: <<esku librekoa>> (<<esku-librekoa>>, <<eskulibrekoa>>???).
>
> 		Poz-pozik nago nire esku-librekoarekin.
> 		Zure telefonoa esku-librekoa da.
> 		Esku-libreko aukera eskaintzen digu.
>
> Asier Larrinaga
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago