[itzul] Esku libreak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Aza 12, 12:09:47, CET 2004


	Gramatikala zer den eta zer ez den eztabaidatzen hasi barik, nire
ustez <<manos libres>>-ek dakarren arazoa bestelakoa da.

	Gauza baten izenak (= deitura) izena (=substantiboa / izen-sintagma)
izen behar du.

	<<Eskuak libre>> ez da "izen-sintagma" bat, halandaze ez du balio
tresna bati deitura emateko. Gaztelaniaz, berriz, ez dago arazorik 'izena +
adberbioa' egitura (eta ia edozelako egiturak) "izentzeko": <<un manos
libres>>, <<un corre-ve-y-dile>>, <<el 'aquí-te-pillo-y-aquí-te-mato' te
puede dar más de un disgusto>>...

	<<Esku libreak>> daba "izen-sintagma", baina deitura moduan ez dauka
nondik heldu, ez baitakigu nola deklinatu: <<'esku-libreak' bat erosi dut>>,
<<nire esku-libreak-ak zureak baino gehiago balio du>>...

	Nire ustez, zentzuzkoena, <<esku libreko telefonoa>> egituratik
abiatzea da: <<esku librekoa>> (<<esku-librekoa>>, <<eskulibrekoa>>???).

		Poz-pozik nago nire esku-librekoarekin.
		Zure telefonoa esku-librekoa da.
		Esku-libreko aukera eskaintzen digu.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago