[itzul] Esku libreak
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Aza 12, 13:48:04, CET 2004
Barkatuko didazue adostasuna auzitan jartzea, baina zalantza handi samarrak
ditut nik. Bi eredu ditugu aurrez aurre, nik uste: Larrinaga eta
Gurrutxagarena (beste batzuen adostasuna irabazi duena), batetik, eta
Berasategirena (ez naiz haren ordez ari ni, bistan denez), bestetik:
'esku-libreko' eta 'eskulibre'.
>Poz-pozik nago nire esku-librekoarekin.
>Zure telefonoa esku-librekoa da.
>Esku-libreko aukera eskaintzen digu.
>Poz-pozik nago (nire) eskulibrearekin
>Zure telefonoa eskulibrea da
>Eskulibre aukera eskaintzen dizugu
Ia-ia bigarrenari taxu hobea hartzen diot nik. Eta, hor bai, gramatikari
begiratu behar diogulakoan nago (esan dezadan bidenabar, badaezpada, nik ez
nuela gramatikaren ikuspegitik jo ia ezinezkotzat 'esku libreak').
Zergatik hartzen diodan taxu hobea? Ez dakit azaltzen, aitortzen dut. Baina
nago 'eskulibre' edo 'esku-libre' adberbioa ari garela oinarri hartzen,
eredu batean nahiz bestean ('telefono horrekin esku-libre hitz egin
dezakezu', 'esku-libre egoteko aukera daukazu'), eta, hortik nolabaiteko
izen-sintagma bat atera beharraren beharrez, ez dakit ez ote den
nolabaiteko engainagarri '-ko' hori. Zalantzak ditut, berriz diot. Barkatu
nahasmendua. (Baina uste dut egia dela, nolanahi ere, bi ereduok atera
ditugula plazara, eta elkarren lehian daudela).
Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago