[itzul] Esku libreak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Aza 12, 16:13:36, CET 2004


	Nik ere barka eske hasi behar dut mezua, beldur bainaiz Patxi
Petrirenak esandakoaren gainean egin behar ditudan oharrek gaia datorren
asteraino luzatuko dutela.

	Lehena. Ez ditut mezu guztiak irakurri eta ez dut izan Berasategiren
proposamenaren berri. Dena dela, <<eskulibre>> polita da. Zalantza dut,
baina. Euskaraz, egitura hori adjektiboa da, ezta? Izena ez, ezta? Hala
izanda, <<eskulibre aukera>> eta beste batzuk ez lirateke oso "kanonikoak"
izango.

	Bigarrena. Mahai gaineko telefono finkoen kasua alde batera utzita,
mugikorrei buruz ari garela, <<esku-librekoa>> / <<eskulibrea>> ez da
telefonoa bera, telefonoari konektatzen zaion aparatua baizik. Horrela
ulertuta, egokiago dirudi <<esku-librekoa>>.

	Hirugarrena. Asteburu on denoi. Itzali mugikor, esku-libreko eta
dena-delako guztiak, deskonektatu, eta indarberri zaitezte.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago