[itzul] Behobia
Inaxio Usarralde
euskarabi a bildua ordizia.org
Al, Aza 15, 13:28:16, CET 2004
Egun on:
Aizue, lagunarteko eztabaida bat dakart hona, norbait argi azaltzeko moduan egongo delakoan.
-Zenbat Behobia daude? Egia al da Gipuzkoako eta Lapurdiko lurrak hartzen dituela? Eta dena bat da edo bi Behobia dira?
-Herririk osatzen al du Behobiak?
-Azken batean, atzoko Behobia-Donostia lasterketa ospetsuak Gipuzkoako lurretan al du irteera edo Lapurditik irteten dira?
Hauxe da, ba, neguko arratsalde batean mahaingurua aztoratu zigun gaia, lasterka egin gabe eta bapo bazkaldu eta gero.
Ea nork azal diezagukeen auzi honen inguruko zehaztasunik?
Aldez aurretik mila esker!
Inazio
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago