[itzul] Behobia

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Al, Aza 15, 15:41:02, CET 2004


Behobiak ez du udaletxerik; Gipuzkoakoa Irungo auzoa da, nahiz eta haiek
"errepublika independiente" direla dioten. Lapurdi aldean, berriz, bi alde
daude Behobian, bat Hendaiaren menpe eta bestea Urruinaren. Auzoari, halere,
"Behbia" baino "Pausu" deitu ohi zaio gehiago.
Bakartxo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Inaxio Usarralde
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 13:28
Para: 'Itzul'
Asunto: [itzul] Behobia


Egun on:
Aizue, lagunarteko eztabaida bat dakart hona, norbait argi azaltzeko moduan
egongo delakoan.
-Zenbat Behobia daude? Egia al da Gipuzkoako eta Lapurdiko lurrak hartzen
dituela? Eta dena bat da edo bi Behobia dira?
-Herririk osatzen al du Behobiak?
-Azken batean, atzoko Behobia-Donostia lasterketa ospetsuak Gipuzkoako
lurretan al du irteera edo Lapurditik irteten dira?
Hauxe da, ba, neguko arratsalde batean mahaingurua aztoratu zigun gaia,
lasterka egin gabe eta bapo bazkaldu eta gero. 
Ea nork azal diezagukeen auzi honen inguruko zehaztasunik?
Aldez aurretik mila esker!
Inazio



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago