[itzul] Gipuzkoako kaletegi elebidunak

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
As, Aza 16, 12:29:47, CET 2004


Kaixo

Gipuzkoako herrietan egon daitezkeen kaletegi elebidunen bila gabiltza.
IZOk Donostiakoa dauka sarean: http://tinyurl.com/65gjo

Ofiziala ere bada hiriburukoa, kaleek bi izen ofizial dituzte han. Ez 
dakigu gainerako herrietan zein den egoera, akaso batzuetan izen bakarra, 
besteetan bi izen ko-ofizial...

Informaziorik eskura duzuenok, bidaliko bazenigute, eskertuko genizueke, 
hau da:

- egoeraren berri herri bakoitzean
- zerrenda elebidunik duzuenok, ba zerrenda jasotzea ondo legoke

ItzuL zerrendatik barik, geuri bidaltzen badiguzue informazioa, jasotakoa 
bildu eta publiko ere egingo genuke: pentsatzen dut kaletegiok konpartitzea 
une batean edo bestean askori ondo etor dakiokeela.

adi: GIPUZKOA da interesatzen zaigun herrialdea...

Mila esker aldez aurretik


Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 675 706 553

CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago