[itzul] Re: Gipuzkoako kaletegi elebidunak

Luistxo Fernandez Lfernandez a bildua codesyntax.com
Al, Aza 22, 13:09:10, CET 2004


Luistxo Fernandez <LFernandez a bildua ...> writes:

> 
> Kaixo
> 
> Gipuzkoako herrietan egon daitezkeen kaletegi elebidunen bila gabiltza.
(...)
> 
> Ofiziala ere bada hiriburukoa, kaleek bi izen ofizial dituzte han. Ez 
> dakigu gainerako herrietan zein den egoera, akaso batzuetan izen bakarra, 
> besteetan bi izen ko-ofizial...
> 
> Informaziorik eskura duzuenok, bidaliko bazenigute, eskertuko genizueke, 
> hau da:
> 
> - egoeraren berri herri bakoitzean
> - zerrenda elebidunik duzuenok, ba zerrenda jasotzea ondo legoke

Ez du exito handirik izan eskaera honek. 

Bi ItzuL-kidek beren herrietako kaletegi ofizial elebakarra bidali digute: Nerea
Alzelaik Bergarakoa, eta Garbiñek Ordiziakoa. Eskerrik asko biei. 

Ez zen bila genbiltzana: Donostiakoaz gain, beste inon kaletegi elebidunik ote
den ez dakigu oraingoz... Baina jaso ditugun bi kaletegiotan datu interesgarriak
daude, Bergarakoak -a artikulua duten kaleen inguruko ohar argigarriak dakartza,
eta Ordiziakoak, santu-izena duten pare bat kalek izen euskaldun bikoitza dute:
San Pedro-Done Petri kalea eta Santa María-Andre Maria kalea daude Ordizian
(baina, aldi berean, San Juan auzoa, Santa Amalia kalea... forma bikoitzik
gabeak). Ez nago seguru kale bikoitz horien izena bat den, ala bi formak maila
berean erabiltzeko modukoak ote diren: San Pedro kalea, Done Petri kalea, edo
San Pedro-Done Petri kalea... 

Tira, kale izendegien kasuistika ere eremu konplikatua izan daitekeela.

Luistxo








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago