[itzul] Trimestral

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 17, 18:03:07, CET 2004


Horrelako izenlagunetan '-(e)ro' atzizkia erabiltzea dela eta,
Euskaltzaindiaren erabaki hau hartu behar da kontuan ("Iraupena eta
maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu")

----------------------------------------------------------------------------
-----
".../...
Maiztasuna adierazteko egituren artean, [izena + -ero] gisako esamoldea
onartzekoa da:

{Astero, hilero, ordulaurdenero...} etortzen da.

Baina bada hedatuxea den egitura bat, gaitzestekoa dena: -ERO atzizkiaren
bidez osatua den

*[zenbatzailea + izena + -ero] sintagma:

*Bi urtero egiten dute bilera batzordekoek.

*Hamabost egunero etortzen zait bisitan.

—Hamabostero, ordea, onartzekoa da, hamabostean behin nahiz hamabosterik
behin-en parean.

----------------------------------------------------------------------------
-----

Horiek horrela, gure iritzia da 'hiruhileroko' modukoak baztertzekoak
liratekeela, oinarrian den 'hiru hilero' bera baztertzekoa delako.

Beraz, irtenbide bakarra 'hiru hilez/hilean/hiletik/hilerik/hiletarik
behingo' egitea da.

Bestetik, 'trimestral'-en iraupen-adierarako, 'hiru hileko' proposatzen dugu
(edo 'hiru hilabeteko'), bereiz (eta ez *'hiruhileko'): 'asignatura
trimestral' -> 'hiru hileko irakasgaia'. Izenerako ('trimestre'),
'hiruhileko' erabil daitekeela uste dugu (besteak beste: "En el primer
trimestre del año ha habido 200 robos: urtearen lehen hiru hilabeteetan 200
lapurreta gertatu dira"
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
Asteasuain, 14 / 20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------

  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Josemari Navascués
  Enviado el: miércoles, 17 de noviembre de 2004 17:40
  Para: ItzuL
  Asunto: Re: [itzul] Trimestral


  hiruhilabeteko/hiruhilabeteroko/hiruhilabetean behingo
etsamina/azterketa

    ----- Original Message -----
    From: Paúl Picado
    To: Itzul
    Sent: Wednesday, November 17, 2004 5:34 PM
    Subject: [itzul] Trimestral


    Arratsalde on, "trimestral" esateko Elhuyarren "hiru hilez behingo"
jartzen du, eta Euskaltermen "hiruhileroko". Kasu honetan arruntagoa egiten
zait Euskaltermeko aukera, zuek nola jartzen duzue?

    Adibidez, "examen trimestral"



    Paúl Picado Moreno



----------------------------------------------------------------------------


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041117/fe74bb26/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago