Re: [itzul] adimen-adinak: "morones", "imbéciles" e "idiotas "?=

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Aza 18, 11:58:04, CET 2004


Guk psikologiako eskuliburua egin genuenean, 
mailak honelaxe jarri genituen:
adimenez motela (adimen-moteltasuna duena, mialarik arinena, 50-80 bitarteko kozientea duena)
adimenez elbarria (adimen-elbarritasuna duena, bere kabuz bizitzeko gai ez dena)
idiota (idiozia duena, mailarik txikiena). Idiozia eta idiota termino zientifikotzat jotzen dira. Enulak denak dira eta adjektibo horren bidez ezin da maila txikiagoa zehaztu).
Inozoa (idiozia larria duena. Hala ere, maiz, bereizteko erabiltzen bada ere, idiota-mota bat da, idiozia larria-edo adierazteko erabili ohi da).

morón = idiota. Sinonimoak dira gaztelaniaz (hala ere, nik uste nuen "morón" herrikoia zela eta jergan baino ez zela erabiltzen, baina DRAE-k badio...)
  ----- Original Message ----- 
  From: jon pertica acha 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Thursday, November 18, 2004 11:32 AM
  Subject: [itzul] adimen-adinak: "morones", "imbéciles" e "idiotas "?=


  egun on,

  hiru termino horiek agertu zaizkit adimen-adinei buruzko testu batean

  imbécil=adimen-elbarri (euskalterm)
  idiota=adimen-enul (euskalterm)

  inork eman al du inoiz "morón" terminoa euskaraz?

  RAE: morón= adj. Que padece de idiocia. U. t. c. s.

  eskerrik asko



------------------------------------------------------------------------------

       
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041118/575dc30a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago